martes, 18 de agosto de 2009

Poesía Jantzia

Batzuetan, nahi baino gehiagotan,

poesia gure begien aurrean paseatzen da,

oharkabean,ezkutuan edo.

Baina poesiak aurpegi bat baino gehiago badu,

gorputza ere bai, eta haizean zamalkatzen da.

Gurekin bizi da gure etxeetan, ispiluen atzean,

irribarre, negar eta lo egiten du, ohe estuan.

Kalera ateratzen da egunez eta gauez,

jantzita, bai, hitzekin ez ezik,

eguneroko gauzen eitea harturik,

kamaleoi antzean, sinetsi,

maite edo erdeinatzen dugun guztian,

musu lizunean, hozkada basatian.

Olioz gantzututako hitzak,

isiltasun erreka bat margotzen,

lurrean pintatzen,

sentimendu museo bat.

No hay comentarios: